Bisitak
ZER EGIN MIZPIRADI SAGARDOTEGIAN?
BISITA LABURRA ETA MENU TRADIZIONALA
Helduak: 50€ / Umeak (14-17): 44€ / Umeak (4-13): 24€
Esperientzia ezin hobea taldeentzat. Murgildu zaitez familiaren historian eta Euskal Sagardoaren jatorrian bazkaldu aurretik. Familiaren aurkezpen labur bat egingo dizugu eta etxeko sagardo naturala dastatuko dugu.
BARNE:
1 sagardoen dastatzea pintxoarekin / Sagardotegiko menu tradizionala
IRAUPENA:
2 ordu inguru / 30m dastatzea
BISITA ETA OTORDUA MIZPIRADIN
Helduak: 56€ / Umeak (14-17): 46€ / Umeak (4-13): 28€
Euskal Sagardoa ezagutu eta modu ezberdin batean dastatu nahi badituzu hauxe da zure aukera! Sagardotegi bakoitzaren sagardo ezberdinak dastatuko dituzu, ezaugarriak ezagutu eta etxeko txoko kuttunak bisitatu. Ondoren, dastatzea betiko usadioan jarraituko duzu sagardotegi menu baten laguntzarekin.
BARNE:
3 sagardoen dastatzea pintxoarekin / Sagardotegiko menu tradizionala
IRAUPENA:
2 ordu inguru / 1 ordu dastatzea
BISITA GIDATUA ETA OTORDUA GARRAIOAREKIN
HELDUAK: 78€ / UMEAK (14-17): 55€ / UMEAK (4-13): 42€
Bizi sagardotegiko esperientzia bisita gidatu bat eginez Mizpiradin. Donostian jasoko zaitugu gure gidaren eskutik goza dezazun gure lurrari, kulturari eta gastronomiari lotuta dagoen edari kuttunaren sekretuez. Sagastiak, baserri dolareak, elaborazio gunea eta upategiak ezagutuko dituzu. Eta noski, gure edari kuttuna aurkeztuko dizugu, guk geuk edaten dugun moduan: botilan eta txotxetik. Edalontzia eskuetan duzula gertura zaitez upategira eta etxekoek gidatuta bertako sagardo naturalak dastatuko dituzu, sagardotegiko menu tradizionalaz gozatzen duzun bitartean. Esperientzia aparta bizi ondoren Donostiara itzuliko gara, gure lurraz gozatzen segi dezazun.
BARNE:
Bisita gidatua sagardotegian / Sagardo eta pintxo dastatzea / Sagardotegi menu tradizionala / Garraioa barne
IRAUPENA:
4 ordu inguru